ESKOLA INGURUNEARI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA

APNABI Autismo Bizkaiak, erreferentziazko erakundeak Espektro Autistako Nahasteen (EAN), prestakuntza programa espezializatu bat antolatu du hezkuntzako profesionalentzat. Programaren helburua da irakasleen motibazioa indartzea, EANei buruzko ezagutza hobetzeko eta aurrera egiteko hezkuntza-eredu inklusiboan. APNABI Autismo Bizkaia-ko profesionalek (talde ibiltaria) emango dituzte ikastaroak eta hezkuntza eremuko arduradunak koordinatuko ditu.

XEDEAK

  • Gelan esku hartzeko tresna eta estrategiak ezagutzea, ikasleen eta beren senideen ulermenetik eta euren premien egokitzapenetik abiatuta.
  • Esku hartzeko gaitasun profesionalak ezagutu eta garatzea: nola jokatu.

METODOLOGIA

  • Eduki teorikoak eta esperientzia praktikoak konbinatzea.
  • Esperientzia profesional desberdinak.
  • Praktikaren gaineko hausnarketa, praktika hori hobetu ahal izateko.

EDUKI GILTZARRIAK

DETEKZIOA/ESKU HARTZEA HAUR HEZKUNTZAKO GELETAN

  • Garapena eta heltze-prozesua.
  • EANen behaketa eta detekzioa.
  • Orientazioa-deribazioa.
  • Nola egituratu haur hezkuntzako gela?
  • Koordinaturik eta lankidetzan aritzea eragile desberdinekin.
  • Kasu praktikoak.

GELA EGONKORRAK

  • Zer da inklusioa?
  • Pertsonek beren bizitza-zikloan dituzten premien irakurketa.
  • Testuingurua diseinatzea ikasleen premiei erantzuteko eta beren ongizatea eta garapena sustatzeko. Materialak prestatzea.
  • Koordinaturik eta komunikaturik aritzea eragile desberdinekin.

AUTISMOA EZAGUTU ETA PERTSONA ULERTU

  • Nolakoa da autismoa duen pertsona?
  • EAN duen ikaslea hezkuntzako etapa desberdinetan.
  • Hezkuntza arloko abordatzea garapen pertsonalerako.