Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartea

Cartera de servicios

Kudeaketa-Administrazio Eremua

Informazioa

San Ignacio zentroan dago APNABI eta Entremanos elkarteetako prozesu administratiboak zuzentzen dituen motorra. Zerbitzu zentralak dira eta elkarteko premiei erantzuten diete.

Zerbitzu hau era askotako lanak egiten dituzten hamar langilez osaturik dago; arrazionalki bideratzen dituzte antolakunde osoko jarduerak, ahaleginak eta baliabideak, zeintzuk ezinbestekoak baitira APNABI eta Entremanos existitu daitezen.

Kudeaketa ekonomikoa

  • Funtsak atzematea eta justifikatzea (Diru-laguntzak eta Hitzarmenak), Programen Jarraipena. Beste finantzaketa iturri batzuk bilatzea, aurkeztea, koordinatzea eta justifikatzea.
  • Aurrekontuak egitea, kontrolatzea, desbideratzeak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
  • Diruzaintza kontrolatzea eta kobrantzak eta ordainketak kudeatzea.
  • Kontabilitatea eta Zergak kudeatzea.
  • Auditoreekin, Administrazioekin eta Organismo Publikoekin harremanetan jartzea.

Giza Baliabideak

  • Aukeratzea eta kontratatzea (Lan-poltsa, atzematea)
  • Langileen kudeaketa: Gizarte Segurantzako mugimenduak, nominak egitea, istripuetarako mutualitatea…
  • Langileak atzematea eta garatzea (prestakuntza, ikastaroak)

Zerbitzu Orokorrak

  • Familiei eta barneko bezeroei arreta ematea eta etengabeko harremana mantentzea (gutunak, telefono bidezko arreta eta arreta pertsonala).
  • Logistika: Materialak erostea, lanak eta konponketak koordinatzea, eraikinak eta instalakuntzak mantentzea eta inbertsioen jarraipena egitea.
  • Erabiltzaileen garraioaren kudeaketa eta intzidentziak konpontzea.
  • Sistema: Informatika eta komunikazio programen kudeaketa.
  • Dokumentazio soziala artxibatu eta kudeatzea.

Lan horiek egiteko, giza lan-talde kualifikatu eta prestatu baten laguntza daukagu, zeinari esker APNABI iraunkorki hazten eta baliabideak eraginkorki kudeatzen ari baita.

Horrela bada, APNABIk egokitzen, eboluzionatzen eta familiei erantzunak ematen jarrai dezake.