Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartea
Autismo nahastea
Garapen alteratua
Garapen alteratua 3 urte bete baino lehen ondoko eremuren batean:
- Komunikazio sozialerako adierazpen edo ulermen lengoaia.
- Lotura sozial selektiboak garatzea edo hartu-eman soziala.
- Jolas sinbolikoa eta funtzionala.
Komunikazioa
Komunikazioko alterazio kualitatiboak, gutxienez ondokoren batean:
- Ahozko lengoaiaren atzeratasuna/falta, komunikaziozko keinu alternatiboekin konpentsatzen saiatu gabe (askotan toteltasun falta).
- Solaskidearekin erantzunak trukatzea (edozein dela ere lengoaiaren gaitasun maila) eskatzen duten elkarrizketak hasteko/mantentzeko ezgaitasuna.
- Lengoaiaren erabilpen estereotipatu eta errepikakorra edo hitz eta esaldien erabilpen idiosinkrasikoa.
- Bat-bateko simulazio jolasik (goiz) edo imitaziozko jolas sozialik eza.
Beste titulu bat
Portaera eredu, interes eta jarduera mugatuak, errepikakorrak eta estereotipatuak; gutxienez ondokoetako batean:
- Eduki aldetik anormala den portaera estereotipatu batera edo gehiagora mugatzen den ardura edo portaera arruntetara ere bai, baina ohikoak ez diren intentsitatearekin eta izaera mugatuarekin.
- Zentzurik gabeko errutina/errito zehatzekiko atxikipena.
- Mugimenduen manierismo estereotipatuak eta errepikakorrak (txaloak, eskuak/hatzak bihurritzea, gorputz osoko mugimendu konplexuak).
- Objektuen zatiekiko edo jostailuetan funtzionaltasunik ez duten elementuekiko ardura (usaina, egitura, zarata, bibrazioa).







