Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartea
Non gaude? / Apnabi / Aterpeak / Introducción
Aterpeak
Instalakuntzen erabilpena familientzako arnasaldietan udalekuetan
APNABIko Aisialdiko, Denbora Libreko eta Familiei Laguntzeko Eremuak jarduera ugari garatzen ditu parte-hartzaileen aisialdi eskaerei erantzuteko eta, bestalde, denbora eta astia ematen die familiei atseden har dezaten eta familiako bizitza eta bizitza pertsonala bateratu dezaten.
Eremu honetatik arreta ematen diegu bizi ziklo osoan zehar laguntza premia desberdinak dituzten pertsonei, jardunbide egokiak jarraituz eta beti ere gizarteratzea bilatuz. Horretarako, etengabe lan egiten dugu gure premiei egokitutako baliabide komunitario berriak bilatzeko.
Urte honetarako programazioa prestatzeko, Programak Koordinatzeko lantaldeak ahalegin handia egin du baliabideen kudeaketaren arloan, Eremuko arduradunaren ikuskaritzapean.
Kudeaketa lanarekin hasi baino lehen, erabilitako baliabideen analisia egin zen eta eskaintza zabaltzeko baliabide berriak bilatu behar ote ziren baloratu zen. Hala, eta ongi planifikatutako etengabeko lanaren ostean, hainbat alternatiba sortu dira Familientzako Arnasaldi jarduerak eta Udalekuak ahalik eta ongien garatzeko.
Gure geografiako hainbat toki aztertu ondoren, beharrezko duzuen informazio guztia emango dizuegu, jakin dezazuen nolakoak diren Aisialdiko, Denbora Libreko eta Familien Laguntzarako Eremuak etengabeko hobekuntza lortu beharrez kudeatu dituen instalakuntza eta inguruneak.










